Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Zergatik jaio zen Elsa botere magikoekin? Erantzunak dei egiten dio, eta bere erreinua mehatxatzen du. Anna, Kristoff, Olaf eta Svenekin batera, bidaia arriskutsu eta ahaztezina abiatuko du baso barrura, Arendelleko misterio zahar baten inguruko egia deskubritzeko. Elsa beldur zen bere botereak gehiegi izango ote ziren munduarentzat. Baina orain nahikoa izatea desiratuko du.

Zuzendaritza: Chris Buck, Jennifer Lee
Gidoia: Jennifer Lee
Generoa: Animazioa
Música: Christophe Beck, Frode Fjellheim
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 103 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo