Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Otsoa… garrasi bat da. Taldeak askatasun asmatu bati egindako ulu bat bezalakoa. Helmuga bat da, leku bat nora heldu beharra baitago. Prestatuenek baino ezin dute lortu hori. Ametsetako leku bat, gaur egungo gizarteari (ustez) falta zaion guztiak janzten eta inguratzen duena.

Otsoa kritika bat da egitura piramidala duten gizarte-mugimendu batzuei, zeinak indarrean baitaude gaur egun. Pieza koreografiko honek emakume aktore baten irudia darabil talde horietako bateko lider gisa; politikari bat balitz bezala eragiten die taldekideei, teledendako aurkezle bat balitz bezala, edo Gran Hermano programako egoiliarren liderra, zertarako eta dantzari taldearen jarrera- eta izaera-aldaketa ekarriko duten ekintzak zuzentzeko (ironiaz baliatuta), barne-gatazka horiek guztiak jarriko baitituzte agerian gorputz-hizkuntzaren bidez.

Koreografia: Jordi Vilaseca

Antzezleak: Begoña Martin, Jordi Vilaseca, Aritz López , Helena Wilhelmsson, Ingrid Magrinyà

Testuak: Pedro Casas

Dramaturgia: Pedro Casas, Jordi Vilaseca

Jatorrizko musika: Luis Miguel Cobo

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo