Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Alegi dibertigarri honek , Txinan sortua baina EEBBetan hazi den Billiren istorioa kontatuko digu. Bere gogioaren kontra, Txinara itzuli beharko da eta bertan bere amama Nai- Nai maiteari asteak baino ez zaizkiola geratzen hiltzeko konturatuko da. Familia osoak dakien arren, amamari ez esatea erabaki dute.

Azken momento horiek elkarrekin , gozatze aldera , ezkontza baten aitzakiaz , atzerrian sakanabaturik dagoen familia osoa batuko da.

Orduan Billi zer ospatzeko badagoela konturatuko da: aukera paregabea umetan utzitako Herria berraurkitzeko, bere amamak bizitzari aurre egiteko daukan modu izugarria eta azken batean, aipatu gabe bada ere, elkarri lotzen zaizkien harremanak.

Zuzendaritza eta gidoia: Lulu Wang

Antzezleak: Awkwafina, Tzi Ma, Jim Liu, Gil Perez-Abraham, Diana Lin, Yongbo Jiang, Shuzhen Zhou

Generoa: Komedia

Musika: Alex Weston

Argazkia: Anna Franquesa Solano

Herrialda: AEB

Urtea: 2019

Iraupena: 100 min.

Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo