Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Dantzatik, kantutik, musikatik, irudietatik arnastuko dugu poesia. Sarrionandiak irekitzen digun leihotik begiratuko diogu munduari.

Joseba Sarrionandiak 1995. urtean euskal literaturan mugarri izan den poema liburua argitaratu zuen: ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’. Bertan, 1985 eta 1995. urteen artean idatzitako olerkiak biltzen ditu eta HNUY ILLA ikuskizuna, liburutik aukeratutako poesiaetan oinarritzen da.

Liburuaren 25. urtemuga baliatuko dugu liburuaren eta ikuskizunaren berrargitalpen bat egiteko. Egindakoak jaso, berritu eta publikoaren esku jarri dugu hain kuttun dugun proiektua.

Kukai Dantzak, dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko bizikidetzan, egindako lehenetariko lanaren errebisio gaurkotu bat egingo du. Musika arloan, Sarrionadiaren poesia musika bihurtzen maisu izan da Mikel Laboa. Eta Laboarekin batera, haren kide banezina: Iñaki Salvador. Haien musika izango da ikuskizunaren soinu bandaren oinarria, Ruper Ordorika eta Maria Berasarte bezalako kolaborazioak bilduta.

Bidaia onirikoa abian da. Unibertso poetikoan barneratu gara. Antzerkia, dantza, literatura, ikus-entzuneazkoak, euskara… zipriztinduta.

Poemak: Joseba Sarrionandia
Eszena zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Koreografia: Jon Maya Sein
Dantzariak: Alain Maya, Aritz López, Ibon Huarte, Izar Aizpuru, Leire Otamendi, Nerea Vesga, Urko Mitxelena
Musika: Iñaki Salvador

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo