Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Arthurrek txikitatik amestu du umorista ospetsu bilakatzearekin, eta helburu horrekin ariko da pailazo lanetan Gotham-eko kale ilun eta arriskutsuetan. Bere emozioak kontrolatzen uzten ez dion gaixotasuna duen arren, jendeari barrea eraginez mundua hobetzea da bere nahia. Tamalez, bai gizarteak eta baita familiak ere alde batera utziko dute, eta ondorioz, komediante inuzentea hiltzaile errukigabe bihurtuko da pixkanaka, Joker ezizena bereganatu arte.

Gainera, mendeku bila dabilen bitartean, sistema kapitalista ustelaren aurka daudenak adoretuko ditu kalera atera daitezen aldarrikapenak egitera eta guztia suntsitzera. Pailazoaren maskara heroiaren ikur bihurtuko da horrela, eta ikusleok, pertsonaiarekiko enpatia sentituko dugun arren, erabaki zail bat hartu beharko dugu: heroia ala eroa?

Zuzendaritza: Todd Phillips
Gidoia: Todd Phillips, Scott Silver
Antzezleak: Joaquin Phoenix, Robert De Niro, Zazie Beetz, Frances Conroy, Brett Cullen, Bill Camp, Shea Whigham
Generoa: Thriler
Musika: Hildur Guðnadóttir
Argazkia: Lawrence Sher
Herrialdea: AEB
Urtea: 2019
Iraupena: 121 min.
18 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo