Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Agure batek istorioa bat kontatuko du. Aner gizarte distopiko batean bizi da, non dantzatzea debekatuta dagoen.

Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio.

Kaskarot Anerren “alter egoa” da. Bere ingenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoerari buelta ematen eta arauen aurrean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Egilea: Gartxot Unsain Letona

Zuzendaritza: Florentino Badiola

Antzezleak: Maryse Urruty, Jon Koldo Vázquez, Natxo Montero, Gartxot Unsain

Musika: Gartxot Unsain Letona

Iraupena: 50 min.

Hizkuntza: Euskera

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo