Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea.

Zuzendaritza: Belén Funes
Gidoia: Marçal Cebrian, Belén Funes
Antzezleak: Greta Fernández, Eduard Fernández, Álex Monner, Tomás Martín, Frank Feys
Generoa: Drama
Argazkia: Neus Ollé
Urtea: 2019
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 102 min.
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo