Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Atsekabeari aurre egin behar dioten bi emakumeri buruzko drama gordin, zintzo eta konprometitua, halakorik ez adieraztera ohitu gaituen gizartean.

Adak eta Laurak gauero egin behar diote aurre minari. Nin hori benetan da bizia, zenbaitetan, onartezina, beraien bizitzaz jabetu da, eta ihes egiteko aukerarik ez dutela jakinarazi die. Edo agian bai. Baina hori bete-betean onartzeak ilunegia den zoko bakarti batera eraman ditzake. Kontzientzia deritzon zoko ilunera.

Egilea eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio

Antzezleak: Gema Matarranz, Marta Megías

Iraupena: 70 min.

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo