Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Federica haurdun dago, hiru hilabetez. Ohizko frogak egiten dizkiotenean, haurrekin inongo kointzidentzia genetikorik ez duela konturatuko da. Hori horrela in vitro ernalkuntza egin dioten klinikari azalpenak eskatuko dizkio. Arazoak arazo haurdunaldiarekin jarraitzea erabakiko du eta ama izan. Guraso biologikoek, ordea, euren semea izan behar zuen haurtxoa eskuratzeko borrokari helduko diote.

Zuzendaritza: Miguel Ferrari
Gidoia: Muigel Ferrari eta Lupe Gehrenbeck
Antzezleak: Prakriti Maduro, Mariaca Semprún, María Barranco, Luis Gerónimo Abreu
Argazkia: Alexandra Henao
Musika: Sergio de la Puente
Urtea: 2018
Herrialdea: Venezuela
Iraupena: 117 min.
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo