Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Janet Jackson-ek ikuskizun batetan bular bat erakusten du eta instant batean irudi horrek mundu osoa zeharkatzen du, eskandalu itzela sortuaz eta epaitegietaraino iritxiaz. Zerk eragiten du ekintza berberak hainbesteko garrantzia hartzea batzuetan, eta guztiz normala suertzatzea bestetan?

Hain zuzen ere, horretzaz mintzatuko da ERTZA-ren azken ikuskizuna. Gaur egungo gizarteek nola eraikitzen duten nork bere normalitatea; beti eritzi subjektikoetan oinarrituz, gehienetan estatistikoak eta beste askotan interesatuak badira ere.

Hemen, Jhana Beat-en zuzeneko soinu eztandapean, diziplina ezberdinetako lau dantzarik, gizartean ezartzen diren arauak zalantzan jarriko dituzte, ikuslea imaginario zoro eta lotsagabe batetan murgildu araziz. Gaur egungo gure gizartean oraindik indarrean dauden aurreiritziei desafio egingo diegu, lotsaren mugekin, eta onartutako moda eta moduekin jostatuz.

Ideia eta zuzendaritza: Asier Zabaleta
Koreografia: Asier Zabaleta eta antzezleak
Musika: Jhana Beat
Dantzariak: Denis Martínez, Henrique de Souza, Jhana Electrorganic, María Andrés, Thiago Almeida.
Iraupena: 75´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo