Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bi bateria, bi ahots, bi gitarra… eta bi baxuk osatzen dute Lisabö.

“Zentzumenei eragiten dien musika” dela komentatu izan da askotan Lisabören musika. Kantuak zuzenekoetara eramaten dituztenean alde fisikoak eta emozionalak bat egiten dute eta transmititzen duten indarrak haratago eramaten ditu abestiak eta entzulearengan txertatzen doaz, nolabaieko bidai bat bailitzan. Post-hardcore, inprobisazioaren bideak, punk ikutua…elementu ezberdinak aurkitzen ditugu beraien musikan.

Errealitatea ilusioz eta amodioz eraldatzeko tresna bezala ikusten dute musika. Ez dago argi ikusgarri eta efektu berezirik. Zintzotasuna musika bihurturik. Zuzeneko basapiztiak dira irundarrak.

Karlos Osinaga: Gitarra, ahotsa

Jabier Manterola: Gitarra, ahotsa

Eneko Aranzasti: Bateria

Sergio González: Bateria

Borja Toval: Baxua

Xabi Zabala: Baxua

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo