Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Mikel Makala, DJ eta zirikatzaile musikal eusko-alemaniarra eta Jimmy Bidaurreta ekoizle, musikari eta Gasteiz Big Bang taldeko zuzendaria aspaldidanik dabiltza beren soinu unibertso propioak sortzen. ‘Deskarga Libre’, bilduma formako bikotearen lan berrian, askotariko osagai eta lehengaiekin; hala nola, Latin, Jazz, Soul, Funk, Descarga, Salsa Nuyorican edo Afro-Cubatar zertzeladekin sekulako marmitakoa prestatu daiteke. Erritmo latindarrekin maitemindutako alkimistok, sorkuntza esperimentu bizigarri diren abestietan iraganeko musika egiten dute gaurko belarriekin, edo nahi baduzue gaur-gaurko musika iraganeko belarriekin. Doinuen bidez lurralde andana zeharkatzen dute, estilo, tinbre, zapore eta klimax ugari urtuaz. Emaitza kitzikagarria da, eta sekzio erritmikoak aldakak mugiaraziko dizkigu, gorputza dar-dar batean jartzeraino.

Jimmy Bidaurreta: Teklatuak
Mikel Makala: Ahotsa
Jon Oiartzun: Baxua
Eduardo Lazaga: Bateria
Denis Barzaga: Perkusioa
Yarian Yaque: Tronboia

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo