Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Micky & The Buzz momentuko sentsazioa da Bilboko rock eskenan. Eskarmentu handiko musikariek osatzen duten taldea. Rock’n’roll, rockabilly eta rythm&blues doinuak jotzen dituzte zuzeneko jarrera bizi eta indartsu bat eskeiniz.

Micky Paiano: Ahotsa
Carlos Beltrán: Gitarra
Willy Calambres: Saxoa
Dabid Martin: Kontrabaxua
Ivan Ted: Bateria

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo