Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Nelly detektibe hasiberriak eta Simon zientzia ikertzaileak elkarrekin jardun beharko dute abentura ero batean, Elurretako Mamua existitzen dela egiaztatzeko. Helburu hori lortzeko Simonek desagertutako esploratzaile baten egunerokoa jarraituko du, bertan azaltzen da izaki baten gordeleku sekretuaren kokalekua.

Zuzendaritza: Pierre Greco, Nancy Florence Savard

Gidoia: Pierre Greco, André Morency

Generoa: Animazioa

Musika: Olivier Auriol

Herrialdea: Kanadá

Urtea: 2017

Iraupena: 85 min

Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo