Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Musikarium ikuskizuna haurrei zuzendutako antzerkia-musika-kontzertu didaktikoa da. Haurrek modu didaktiko eta pedagogiko baten bidez eta musikaren munduan murgilduz, hainbat musika eta musika tresna ezagutuko dituzte eta Euskal Herrikoekin konparatuko dira, hauen desberdintasun eta antzekotasunak azalduz.

Musikarium ikuskizuneko protagonista abestea gustuko duen 8 urteko neskatoa da, Ilargi du izena. Olentzerok mugikorra oparitu zionetik ez du berarekin ibili besterik egin. Badu dohain berezi bat mugikorrak, gehiegizko erabilerak maite duzun hori kentzen dizu eta Ilargik asko erabili duenez ahotsa galdu du eta ezin du kantatu.

Baina Mari Domingik badu edabe magikoa Ama Lurreko lau osagaiekin egiten dena. Osagaiak kontinente desberdinetan aurkitu beharko ditu Ilargik ahotsa berreskuratzeko. Herrialdeetako hizkuntzak ikasi eta baita musikak ere osagaiak bilatzen dituen bitartean. Kulturak, hizkuntzak, ohiturak ezagutuko ditu eta Euskal Herrikoarekin alderatu. Ilargi ohartuko da hainbat musika tresnen antzekotasunaz.

Bidaia didaktiko alaia da Ilargik proposatzen diguna. Ikusle gazteak adi egongo dira musikarekin, marrazki bizidunekin, antzerkiarekin eta aurkezleak kontatuko dituen istorioekin. Berreskuratuko al du Ilargik ahotsa? Kantatuko al du berriro? Ikasiko al du Ilargik mugikorrari erabilera arduratsua ematen? Musikarium ikuskizun pedagogikoak ditu erantzunak.

Gidoia, zuzendaritza artistikoa eta aurkezlea: Oihan Vega

Musika sorkuntza eta zuzendaritza musikala: Xabier Zabala

Musikariak: Xabier Zabala, Luis M. Moreno (Pirata), Igor Torre, Igor Telletxea

Iraupena: 60 min.

Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo