Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Gela bat. Inongo lekurik ez. Hotzaren eta absentzien hiru biztanle. Beldurra partekatzeko desira, hura desagerrarazteraino. OYMYAKON: habitación 101 solipsismoaren egoitza da, non ispilua leihoa den eta non ez dagoen aterabiderik. Bertan ezagutuko ditugu pertsonaia hauek, elkarren berri jakin gabe elkar bizi direnak, bestearekiko duten behar horretan beren buruak salatzen.

Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga eta Txubio Fdez. de Jauregui dira Alex Gerediaga eta bere Khea Ziater konpainiaren film eszeniko berri honen aktoreak. Kode eszeniko eta zinematografikoen arteko loturaren bilaketagatik nabarmentzen diren proposamenak, indar handiko estetika baten bidez eta narratiba partikular eta ezaguterraz baten bitartez antzerkia sortzeko.

Zuzendaritza eta dramaturgia:  Alex Gerediaga

Antzezleak: Arrate Etxeberria, Miren Gaztañaga, Txubio Fdez. de Jauregui.

Eszenografia eta jantziak:Azegiñe Urigoitia

Argiztatzea:  Oier Ituarte

Bideoak:  Jesus Pueyo

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo