Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Aljeria, 90eko hamarkada. Nedjma unibertsitateko ikasle bat da, eta bere inguruan gertatzen ari diren gerra zibileko gertaerek bere bizitza normala, Wassila lagunik onenarekin gauez irtetea eta diskoteketako komunetan berak egindako soinekoak saltzea, eragotzi ez diezaioten saiatzen da. Gizartea kontserbadoreagoa bihurtzen den bitartean, berak bere askatasunaren eta independentziaren alde borrokatzea erabakitzen du, bere lagunekin batera ezarritako arau guztiak desafiatzen dituen moda desfile bat antolatuz Unibertsitatean.

Zuzendaritza: Mounia Meddour
Gidoia: Fadette Drouard, Mounia Meddour
Antzezleak: Marwan Zeghbib, Lyna Khoudri, Shirine Boutella, Amira Hilda Douaouda, Yasin Houicha, Zahra Manel Doumandji, Aida Ghechoud, Nadia Kaci, Meriem Medjkrane, Samir El Hakim, Khaled Benaissa, Abderrahmane Boudia Generoa: Drama, feminismoa
Argazkia: Léo Lefèvre
Musika: Rob
Herrialdea: Frantzia, Aljeria
Urtea: 2019
Iraupena: 106 min.
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo