Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinotxo. Baina nor da Pinotxo? Zer egiten du mundu horretan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementarien tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradizura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko

Pinotxo naturaren indar bat da, umeak bezalaxe. Pragmatiko eta bihurria, eta, aldi berean, azkarra eta sanoa. Gizartearekin guztiz bat egiteak ez duenez bete-betean aseko, borrokan aritu beharko du bai bere buruarekin, bai ikasteko asko duen gizarte batekin.

Pinocchio-ren abenturaktestu aparta da, maitagarrien ipuinen generoaren gailurra. Pinocchio egur zati baten istorioa da, maitagarrien mundua hankaz gora jartzen duen istorioa. Azken finean, fabulen, nobela pikareskoaren eta maitagarri
ipuinen nahasketa bikaina da.

Egilea: Carlo Collodi.

Gidoia: Julio Salvatierra eta Kike Díaz de Rada

Itzulpena: Idoia Barcelo.

Zuzendaritza: José Carlos García.

Antzezleak: Patxi Pérez, María Luzariaga, Aroa Blanco, Alazne Etxebarria

Musika: Fran Lasuen.

Iraupena: 60 min.

Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo