Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Galiziako kostaldeko herri batean Mario bizi da. Erizain gisa lan egiten duen zahar etxean estimatua da. Antonio Padín, inguruko narkotrafikatzailerik ezagunena espetxetik irten berri erresidentzian sartzen da eta Mario Antonio etxean dagoen bezala sentiarazten saiatuko da. Orain negozioaren ardura Antonioren bi semeek dute: Kike eta Toño. Operazio bat gaizki irteten denean Kike kartzelan amaituko du eta hornitzaile kolonbiarrekin zor handi bat sortuko zaie. Toño erizainaren laguntzarekin aitari zorra beregain hartzea konbentzitzen saiatuko da. Baina Mariok bere planak ditu.

Zuzendaritza: Paco Plaza
Gidoia: Juan Galiñanes, Jorge Guerricaechevarría
Antzezleak: Luis Tosar, Xoán Cejudo, Enric Auquer, Ismael Martínez, María Vázquez, Dani Currás, …
Generoa: Thriller
Musika: Maika Makovski
Argazkia: Pablo Rosso
Urtea: 2019
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 107 min.
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo