Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Rámper, Ramón Álvarez Escuderoren bizitzan oinarritutako antzezlana.

Rámper pertsonaia bitxi bat izan zen, pailazo bat, 1920ko hamarkadatik 1950ekora Gerra Zibileko Espainia hartan esne-mamitan bizi izan zena. Garai hartan gehien kobratzen zuen artista zen, eta hain zen ezaguna non haren aurpegia zuten jostailuak baitzeuden, haren izena zuten anisak eta koinakak; marrazki bizidunak ere bazituen, noiz eta 1947. urtean.

Antzezlan hau RÁMPERi egindako omenaldia da batez ere, umorearen eta ikuskizunen historiako artista liluragarria izan baitzen. Horretarako, zer hoberik pertsonaia eta pertsonaiari bizia eman zion pertsona berpiztea baino. Bakarrizketa honetan, gaur egun aurkitzen ditugu Rámper eta Ramón, antzokiz antzoki, beren historia adituko dien norbaiten bila. Ez da batere lantegi erraza, duela 50 urte baino gehiago hil ziren eta.

Testua, zuzendaritza: Imanol Ituiño
Aktorea: Juan Paños

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo