Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Piñotek eta Calabacínek lehoiaren desagerpenaren berri misteriotsua jaso dute. Jirafari, tximinoari, elefanteari, krokodiloari… galderak egin dizkiete, lehoiarekin aurkitu diren arte, burumakur eta pentsakor dago, ez baitaki orru egiten. Ikertzaileak nahigabe horren zioak zein diren jakiten ahaleginduko dira. Krokodiloa zergatik tematzen da hura laidotzen? Gainerako animaliek ere, zergatik egiten diote enbarazu?

Bullyingaren gaia xumeki lantzen duen ikuskizuna.

Egileak: La Baldufa eta Ramon Molins
Zuzendaritza: Ramon Molins
Antzezleak: Enric Blasi o Emiliano Pardo / Carles Pijuan o Ferran López
Musika: Oscar Roig
Iraupena: 50 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo