Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Juliok eta Anak hamabost urtetik gora daramate elkarrekin. Jada ez dute elkar ikusten edo ukitzen, eta eguneroko borrokak dira orain euren harremanaren funtsa. Gau batean, Anak etxera gonbidatuko du goiko pisuko bikotea, Salva eta Laura, beraiek baino gazteagoak, atsegin eta sinpatikoak; bikote gaztearen hotsa traba bihurtuko dira Julio eta Anarentzat… edo pizgarri? Goiko bizilagunek ezohiko proposamen bat egingo diete, harrigarria, eta hala, laurentzat gehiegizkoa izango den esperientzia bihurtuko da gau hori, esperientzia katartiko.

Zuzendaritza eta gidoia: Cesc Gay
Antzezleak: Javier Cámara, Griselda Siciliani, Belén Cuesta, Alberto San Juan
Generoa: Komedia
Argazkia: Andreu Rebés
Herrialdea: España
Urtea: 2020
Iraupena: 82 min.
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo