Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Sharing Home gune ezegonkor bat da, non paretak garden bihurtzen baitira, eta hormak edo negoziatu edo inposatu egiten baitira. Mundu fisikoaren eta ideien munduaren arteko leku bat, non dena ez baita dirudiena, ez eta dirudiena izan behar lukeena ere. Burugabekeria arrazoizko baten eta ezin konta ahala arrazoi burugaberen artean, bertsotan biluzteko eta eroei dantzara irteten uzteko.

Dantza garaikidearen eta dantza flamenkoaren artean, biek konpartituko duten eremu bat bilatzen du Denis Santacana koreografoaren Sharing Home ikuskizunak, fusiotik ihes eginez.

Zuzendaritza artistikoa: Denis Santacana
Dantzariak: Josephine Haas, Nalia Palmero, Victor Fernández, Denis Santacana
Argiztapena eta bideoa: Emilio Cordero
Musika: Víctor Guadiana
Iraupena: 60´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo