Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Joxemielek bere abenturak eta Tartaloren kondaira fantastikoa kontatuko ditu, betiere, ipuin tradizionalean beldurra sorrarazi dezaketen elementuak baztertuz eta umoreagatik ordezkatuz. Miniaturazko mundu bat sortuko da idazmahaia magikoan, mundu hori bideoz jaso eta eszenografiara proiektatuko da.

Haurrei zuzenduriko antzezlan dibertigarria, koloretsua eta berritzailea da.

Egilea: Logela Multimedia

Zuzendaria: Imanol Garaizabal

Aktoreen zuzendaria: Saioa Iribarren

Gidoia eta testua: Edorta Barruetabeña

Aktoreak: Gaizka Chamizo, Eneritz Garcia, Ander Garaizabal

Iraupena: 45 min.

Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo