Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Woodyk beti jakin izan du zein den bere lekua munduan, eta bere lehentasuna bere jabea zaintzea dela, bai Andy zein Bonnie izan. Hori dela eta, Forkyk, Bonniek eskulan bezala egindako jostailuak, bere burua zabortzat hartzen duenean, Forkyri jostailua dela erakusteko lana hartzen du Woodyk. Baina Bonniek jostailu taldea familiaren auto bidaian eramaten duenean, Woodyk Bo Peep aurkitzen du, aspaldi galdutako neskalaguna. Urte batzuk bere kabuz igaro ondoren, Boren izaera abenturazaleak eta errepideko bizitzak bere portzelanazko itxura hauskorra ezeztatzen dute. Woody eta Bo jostailu bezala daramaten bizitza erabat ezberdina dela konturatzen diren bitartean, premiazko beste arazo batzuk dituztela konturatzen dira.

Zuzendaria: Josh Cooley
Gidoia: Andrew Stanton, Stephany Folsom
Musika: Randy Newman
Generoa: Animazioa
Urtea: 2019
Herrialdea: AEB
Iraupena: 100 min
6 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo