Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Trizak taldea, saxo, kontrabaxu eta bateria-z integratua, ez-ohiko hirukote batek sortzen du, eta musika inprobisatua proposatzen du oinarri moduan. Bertan Jon Piris, Hasier Oleaga eta Julen Izarra elkartu dira, Jazz-eko eta beste estilo batzuetako musikari etorkinak. Proiektua kide bakoitzak idatzitako musika interpretatzeko, eta inprobisazio bide ezezagunetan murgiltzen hasteko topagunea izan nahi du

Jon Piris: Kontrabaxua
Hasier Oleaga: Bateria
Julen Izarra: Saxo tenorra eta sopranoa

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo