Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Rafik bere herrixkatik Mumbaira bidaiatzen du, dirua irabazi eta familiaren antzinako zorra kitatzeko asmoarekin. Kale argazkilari gisa lan egiten du, lagun batzuekin konpartitzen duen gela txiki batean bizi da eta lortzen duen diru gehiena Dadi amonari bidaltzen dio, beraien antzinako etxea
berreskuratzeko samoarekin.

Bere amona ezkon dezan behin eta berriro esaten dionez Miloni izeneko emakume atzerritar baten argazkia bidaltzen dio, bere andregaia dela esanez. Amonak familia festa bat antolatu duenez Rafik Miloniri bere andregaiaren
papera betetzeko eskatzen dio.

Miloni kontablea izateko prestatzen ari den neska barnerakoia da. Erdi mailako klaseko bizitza lasaia du, bere gurasoekin bizi da eta ikasketak amaitzen dituenean aurretik hitzartutako mutil batekin ezkonduko da. Ezustean Rafiren plana onartuko du…

Zuzendaritza eta gidoia: Ritesh Batra
Antzezleak: Nawazuddin Siddiqui, Sanya Malhotra, Abdul Quadir Amin, Denzil Smith, Saharsh Kumar Shukla, Ashok Pathak, Sunil Shakya, ..
Argazkia: Ben Kutchins
Musika: Peter Raeburn
Urtea: 2019
Herrialdea: Alemania
Iraupena: 108 min.
Denontzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo