Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Bere emaztea asasinatzea akusatua dagoen Jacques Viguier-en epaiketan Nora azaltzen da. Epaiketaren ondoren Nora Jacques errugabea dela ziur dago. Hau dela eta bigarren epaiketan defendatzeko abokatu bat kontratatuko du. Nora eta abokatuak injustiziari aurre egingo die, nahiz eta gainontzekoek Jacques erruduna dela argi eta garbi eduki.

Zuzendaritza: Antoine Raimbault
Gidoia: Isabelle Lazard, Antoine Raimbault
Antzezleak: Marina Foïs, Olivier Gourmet, Laurent Lucas, Philippe Uchan, Jean Benguigui, François Fehner, François Caron, Philippe Dormoy
Argazkia: Pierre Cottereau
Musika: Grégoire Auger
Urtea: 2019
Herrialdea: Frantzia
Iraupena: 110 min.
12 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo