Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Y todo por amor antzezlana ikusleekin zirraren zurrunbiloan zehar bidaia bat egin nahian ari da, baina, orobat, zure konplizitatearen bila, gai kaotiko batzuetan, hala nola maitemintzea, aditu ezina, rol sozialak edo igurikimen faltsuak. Eta, hori guztia, eszena-joko eta errezitaldien bidez, zure oroimena prest eta zalu izan beharko duzularik eraikitzen lagunduko baduzu.

Ez espero izan konponbiderik, edo korapiloa askatzerik; bideak, berbak eta bertsoak besterik ez duzu aurkituko; ez espero izan musikalik, nahiz eta baden musika-banda bat aspaldiko kanta arrakastatsuak jotzen dakiena; ez espero izan koreografia distiratsurik, baina so egiozu zeure buruari, haietan, ispilua balira bezala; eta ez espero izan logika bat, erantzun bat, Maitasuna aletzen duten testuak besterik ez dagoen lekuan.

Jarri eroso, eroso. Arretaz entzuten baduzu, lasaitzen bazara eta arriskuak hartzeko prest bazaude, “7 Grados”- ekin edo gure taldearekin bidaiatu ahal izango zara lerro hauetan zehar, batzuetan erpin zorrotz-zorrotzak kausituz, batzuetan ertzak, Maitasunaren poliedro korapilatsua eratuz.

Antzerkigintza eta zuzendaritza: Itziar Lazkano
Testuak: Quim Monzó, Karmelo C. Iribarren, Roger Wolfe
Antzezleak: Ainhoa Bazterrica, Mikel Ibáñez, Ana María Llamas, Iñigo Sourrouille
Musika: 3 Devils – Jorge Gros, Irrintzi Ibarrola eta Eduardo Landeta –
Iraupena: 70´

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo