Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

“Ni, inoiz,” gizartearen arlo guztietan emakumearen askatasunaren aldeko aldarrikapen gaztea da. Gure gizartearen sexualitatearen zeharreko ibilbide bat, bortxaketaren kultura agerian jarriz. Bikote barruan sarri ematen diren bortxaketetez ari da, egunkarietako titularretan agertzen ez direnak.

Gure gizartearen sexualitateari buruzko hausnarketa non pornoaz, familiaz, lehen sexu harremanez , kultura mediatikoaz eta maitasunaz arituko zaizkigun.

Egileak: Sara Ruiz Sardón, Jesús Redondo
Zuzendaritza: Manuel Campos y Alba Navarro
Antzezleak: Ferri Ballester , Sara Ruiz Sardón, Jesús Redondo, Sergio San Millán
Musika: Daniel Cabeza
Iraupena: 80 min.
16 urtetik gorakoentzat

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

Igo