Erreserba Tel.: 946 583 192SARRERAK

Zer gertatu ote zitzaion Ana Garciari? antzezlanean gorputz arraroez, biolentziaz, emakume edo gizonez eta pertsona bakoitzak izan nahi duenaz hitz egiten da.

Araua jarraitzen ez duten gorputzak dira. Biolentzia jasaten duten pertsona arraroak. Emakumeen, intersexualen, transexualen, cross-dresser-en, plumadun gizon eta emakumeenen, eta abarren gorputzak dira.

Nolabait, sexuarekin guztiz ezberdina den dibertsitate sexualarekin lotuta dago. Generoa kulturala kontsideratzen da, sexua ordea biologikoa. Jaiotzerakoan, kulturalki “sexu” deitzen den gorputz batekin jaiotzen gara, baina inor ez da neska edo mutil jaiotzen. Genero bat ezartzen digute eta gu ezarritakoarekin identifikatuak sentitzen gara (edo ez).

Testua: Javier Liñera
Euskarazko itzulpena: Idoia Barrondo
Zuzendaritza: Borja Ruiz
Zuzendari laguntzailea: Juana Lor
Antzezleak: Ainhoa Artetxe Uriarte, Nagore Cenizo-Arroyo, Graciela Doniz, Itxaso Gil, Jontxu Martinez Zarrabeitia, Aritz Mendiola, Leire Ormazabal, Pelayo Serrano, Aitor Vildosola Gutiérrez

arriola

1989an Arriola Antzokia udalaren jabegokoa bihurtu zenetik arte eszeniko anitzetarako areto da. Arriola Kultur Aretoa Elkarteak eta Elorrioko Udalak sinatutako hitzarmenari esker Antzokiaren kudeaketa bitarikoa da. Arriolaren eskaintza: Helduendako eta umeentzako zinema, antzerkia eta umeentzako antzerkia; musika, dantza, antzerki-tailerrak, dantza-ikastaroak, hitzaldiak eta eztabaidak, hainbat ekintza pribaturako alokairua, kultur taldeentzako azpiegitura eta ekintza instituzionaletarako gunea. Arriola Antzokiaren ekintza estrategikoak: Elorrioko adin sektore desberdinentzako urteroko programazioa (umeak, gazteak, helduak eta jubilatuak). Arriola Elkartearen ekoizpenak: Arriolako Jazz-Blues jaialdia, Munduko kontu kontalariak; Gazteriari zuzendutakoak: Akadantz: dantza urbanoen lehiaketa, Break On Stage: break dance lehiaketa eta kultur urbanoen erakusketa, 24 Ordu Digitalean: laburmetraia-lehiaketa...

PROGRAMAZIOA

Igo