Jazz Blues Jaialdia

New Orleansen ragtime eta bluesaren nahasketa sinkopatuak jazz etiketa jaso zuenetik, mende aldaketarekin, musika mota honek oso garapen bizkorra izan du gaur egun ezagutzen ditugun aldaera anitzak sortu arte.

Duela 100 urte, jazza New Orleansen loratzen hasi zen kaleko musika mota zen. Ez zen fenomeno arraroa hau, portuak dituzten hiri gehienek musika propioa baitzuten. Baina jazza izan zen – eta ez tangoa, habanera, fadoa edo flamenkoa – hazi eta garatu zena, prozesu esanguratsu baten bidez, mundu osoan hiriko-musikaren oinarri bihurtu arte.
Jazz musikak zorte handia izan zuen jaio zen data eta lekuarekin, mende berriarekin batera eta munduko potentzia ekonomiko eta industrial bihurtuko zen herrialdean jaio baitzen. Garai horretan bertan, irratiak eta soinuaren teknikak lehen pausuak ematen hasi ziren.

Osagai hauekin guztiekin, argi dago jazzak gainerako hiri-musikek ez zuten eboluzio abantaila zuela. Honek bere lurralde-mugez haraindira bidaiatu zen lehen hiri-musika bihurtzea ahalbidetu zion. Thomas Edisonek soinua grabatzeko modua aurkitu eta Emilie Berlinerek pilaka produzitu zen gramofonorako diskoa asmatu baino lehen, kultura ezberdinen ondare musikalak goieneko uneaz gozatu zuen eta arrastorik utzi gabe desagertu zen.
Askoren ustez Original Dixieland Jazz Band-aren lehen grabazioa, 1917koa dena, ez da preseski artelan bat, baina bere balioak kulturaren historian aldaketa sakonaren hasiera izatean datza. Halaber, 1920ko hamarkadan zehar irratiak izandako hedapenak jendeak musika entzuteko gramofono baten aurrean egon behar ez izatea berekin ekarri zuen. Eta justu momentu horretan sortu zen “jazzaren mitoa” kontzeptua.

Izar hauek gehienak estatubatuar beltzak ziren, baina jazza inoiz musika etniko purua izan bada – gero eta aditu gehiagok horren zalantza du-, esan beharra dago eredu hori aspaldi historiakoa dela. Hasteko, aipatu beharra dago, urteak joan ahala, estatubatuar gehienentzat eta, hedaduraz, munduko gainerako pertsonentzat guztiona den hizkuntz bihurtu zela. Hain erakargarria zen, non fenomenoa kontrolatzeko saiakera gogorrenek ere porrot egin zuten.
Askotan esan da jazzak mende batean musika klasikoak hainbat mendetan egindako bide bera egin duela, sustrai folklorikoenetik postmodernismora arte. Komunikabideek ideien hedapena bizkortzen dute, eta, hortaz, historiaren bilakaera.
Gaur egun, esan dezakegu genero honen garapena horrela joan dela: Nueva Orleans eta Dixieland XX. mendearen lehen bi hamarkadetan; swinga 1920ko eta 1930ko hamarkaden artean; bebop-a eta bere ondarea 1940ko eta 1950ko hamarkadetan; free jazza 1960ko hamarkadan; jazz-rocka 1970ko hamarkadan eta gaur egun arteko geroko nahasketa guztiak.

ARRIOLAKO JAZZ-BLUES JAIALDIA

1990eko jaialdiaren lehen edizio horretan (bluesa jaialdiaren bigarren edizioan honen parte izaten hasi zen), Pio Lindegaard, pianoan Mario Negreterekin batera, gonbidatu genuen jazzaren historiari buruzko hitzaldi bat emateko, eta horrela publikoa, behintzat maila teoriko batean, musika estilo hauetara hurbiltzeko.

Harrez geroztik, 27 urte igaro dira eta gure jaialdi xume honetan parte hartu duten taldeak 150 baino gehiago dira. Hori dela eta, esan dezakegu Euskal Herrian jazz eta blues programazioan eskarmentu handiena duenetariko bat garela, musika mota honetaz gozatzen duen publiko leial eta esker onekoa izatea dakarrena.
Programazio irizpideak, ohi den bezala, jazz eta bluesaren arteko oreka zein Euskal Herriko eta kanpoko taldeen arteko oreka mantentzera jotzen du. Jendeak sentsibilitatean sakontzen duen edo sentsazioak pizten dituen estiloaz gozatzea gure helburuetariko bat eta jaialdia antolatzen jarraitzeko pizgarria da. Azaroan ikusiko dugu elkar, beti bezala.