Musikaire
Kalean sortu zen kultura. Kantu, dantza eta antzezpen antzinakoak ematen ziren aire librean, ilargi edo eguzkipean, kobaren atarian, baserriko soroan edo herrixkako plazan. Kalean bizi zen jendea, kanpoan ematen zuen denbora, aterpearen eskasiak eraginda. Plazan biltzen ziren multzoak, hurbiltzen pertsonak, lotzen harremanak. Plazetan zeuden ikus-entzuleak, han ematen zen kultura. Kultura, hasieran, kaletarra zen. Kalean […]