“Natzuri” (Múcab Dans)
Diotenez, bada uharte ezkutu bat, mapekin iristen ez dena, oroitzapenekin bakarrik, Natzuri. Uharte bat non egun batean indarrez distiratu zuten une horiek geldituko diren: begirada bat, laztan bat, belarrira xuxurlatutako abesti bat
Dantzaren, musikaren eta argiaren bidez, agertokia espazio intimo bihurtzen da, eta hitzekin esan ezin denak forma eta mugimendua hartzen ditu. Emakume bat bilatzen, gogoratzen, ahazten… eta bidaia horretan, bihotzarekin begiratzera gonbidatzen gaitu.
Agian ez dakigu nola iritsi Natzuri uhartera, baina denok daramagu barruan betiko gordetzea merezi duen argiren bat.
Dramaturgia: Múcab Dans
Zuzendaritza artistikoa: Irina Martínez
Dantzariak: Irina Martínez y Clement Hamilton
Koreografia: Irina Martínez
Musika-konposizioa: Dani Campos
Argiztapena: Ramsés Moraleda
Interaktiboen diseinua: Antonio Vera
Eszenografia: Santi Cabús
Iraupena: 50 min

