“Xaboi zaltzailea” (Teatros mágicos)
XVI. mendean gaude, Frantziako baso txiki baten kanpoaldean. Txabola txiki eta ilun batean bizitzen da gure protagonista: xaboi saltzaile gaztea. Inguruko herrietan bere xaboia saltzen saiatzen da egunez egun, arrakastarik gabe. Gau batean, ekaitz bortitz batek harrapatu zuen ustekabean. Denbora igaro ahala, konturatu zen bere xaboiari eta txabolatik tantaka erortzen zen urari esker zerbait berezia sortu zezakeela… xaboi-burbuilak!!!
Ikuskizun honetan lurrunezko burbuilak, kolore askotakoak eta tamaina desberdinetakoak ikusiko dira, batzuk hiru metrora ere iritsiz. Helduak zein haurrak harrituko eta gozaraziko dituen ikuskizuna da.
Ideia, zuzendaria eta antzezlea: Massil Allache
Ahotsa: Jaione Urtasun
Hizkuntza: Euskara
Iraupena: 55 minutu

