La quimera
Denok dugu ameskeria bat, egin nahi duguna, eduki nahi duguna, baina inoiz aurkitzen ez duguna. “Tombaroli” taldearentzat, antzinako hilobi eta aztarnategi arkeologikoen lapurrentzat, Kimera lan egiteari utzi eta aberastea da, ahaleginik egin gabe. Arthurentzat, Kimerak Benjaminaren antza du, galdu zuen emakumearena. Aurkituz gero, Arthurrek ikusezinari aurre egingo dio, nonahi arakatuko du, lurrean sartuko da – mitoek hitz egiten duten Haraindira daraman atea aurkitzeko erabakia hartuko du. Bizien eta hildakoen, baso eta hirien, festa eta bakardadeen arteko ibilbide ausartan, pertsonaien patuak gurutzatu egiten dira, denak Kimeraren bila.
Zuzendaritza: Alice Rohrwacher
Gidoia: Alice Rohrwacher, Carmela Covino, Marca Pettenello
Antzezleak: Josh O´Connor, Carol Duarte, Vincenzo Nemolata, Isabella Rossellini, Alba Rohrwacher. Milutin Dapcevic, Chiara Pazzaglia
Generoa: Drama
Argazkia: Helène Louvart
Herrialdea: Italia
Urtea: 2023
Iraupena: 130 min.
7 urtetik gorakoentzat