“Arima gordina” (Lasala konpainia)
“Arima gordina” sei emakumek interpretatutako dantza garaikideko pieza bat da, eta bizitzako etapa guztiak zeharkatzen ditu: haurtzaroa, nerabezaroa, heldutasuna eta zahartzaroa.
Espazioa, bainuetxe batean inspiratua, zaintzaren, trantsizioaren eta topaketaren arteko espazio liminal gisa aurkezten da; gorputzek elkarri eusten dioten, eraldatzen diren eta elkar eragiten dioten lekua.
Proposamenak dantza fisiko eta indartsua uztartzen du, lan estetiko zaindu batekin. Argiztapenak, jantziek eta jatorrizko musikak —Merina Gris taldearen lankidetzarekin— eszenaren parte aktiboa osatzen dute, eta ibilbideko etapa bakoitza laguntzen dute.
Ideia, koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Judith Argomaniz
Dramaturgia: Judith Argomaniz, Fernando Epelde, Leire Otamendi
Dantzariak: Inês Costa, Garazi Etxaburu, Miren Lizeaga, Leire Otamendi, Jone Amezaga eta Vera Sáez / Ainara Bento
Musika: Fernando Epelde
Argiztapena: Javier Ruiz de Alegría
Zuzendaritza teknikoa: Javier García (Kandela)
Jantziak: Jantziz Lab
Eszenografia / atrezzo: Javier Ruiz de Alegría
Eszenografiaren eraikuntza: ATX Diseinua eta Sorkuntza
Argazkia eta bideoa: Renata Laszczak-Etanowski
Iraupena: 50 min

