Club Kid
Peter, gehiegikeriekin, musika elektronikoarekin eta gau amaigabeekin bizitzera ohitutako, New Yorkeko underground festen sustatzailea da, eta mundua irauli egingo zaio emakume ezezagun bat etxera etortzen zaionean Arlorekin, 10 urteko mutiko batekin. Ezinezko egoera gisa hasitako jazokizun hark laster emango dio bide nola ustekabeko hala eraldatzaile izango den lotura ero, dibertigarri eta samur bati.
Zuzendaritza eta gidoia: Jordan Firstman
Antzezleak: Jordan Firstman, Reggie Absolom, Diego Calva, Cara Delevigne, Kirby Howell-Baptiste, Colleen Camp
Generoa: komedia dramatikoa
Musika: Cristobal Tapia de Veer
Argazkia: Adam Newport-Berra
Herrialdea: AEB
Urtea: 2026
Iraupena: 126 min.
16 urtetik gorakoentzat

