Puan
Marcelok bere bizitza irakaskuntzari eskaini dio Filosofia Fakultatean. Bere mentorea zen Caselli irakaslea ustekabean hiltzen denean, Marcelok uste du hutsik geratu den Katedraren jabegoa oinordetzan hartuko duela. Ez du imajinatzen Rafael Sujarchuk, kide karismatiko eta limurtzailea, Katedra hori bera eskuratzeko itzuliko denik Europako unibertsitateetan duen idulkitik. Marcelok hautagairik onena dela erakusteko egiten dituen ahalegin baldarrek duelu filosofiko dibertigarria eragingo dute, bere bizitza eta herrialdea kaos zurrunbiloan sartzen diren bitartean.
Zuzendaritza eta gidoia: María Alché, Benjamín Naishtat
Antzezleak: Marcelo Subiotto, Julieta Zylberberg, Alejandra Flechner, Mara Bestelli, Andrea Frigerio, Leonardo Sbaraglia
Argazkia: Hélène Louvart
Musika: Santiago Dolan
Herrialdea: Argentina
Urtea: 2023
Iraupena: 111 min.
12 urtetik gorakoentzat