“Todo este ruido” (Qabalum)
Todo este ruido bi interprete eta drone bat elkartzen dituen dantza obra bat da.
Bi gorputz mugitu eta eraldatu egiten dira poesiaz beteriko irudiak sortuz, eszena batetik bestera argiaren eta itzalaren artean salto egingo balute bezala. Dantza proiekzioekin eta ekintza laguntzen duen dron baten presentziarekin nahasten da, batzuetan gertuko izaki gisa eta beste batzuetan inguratzen gaituen mundu teknologikoaren ikur gisa. Ia hutsik dagoen espazio batean, non dena posible den, mugimenduak denborari, argiari eta gure existitzeko moduari buruzko istorio bat marrazten du.
Ikuskizun bisual eta zirraragarria, mundua beste leku batetik begiratzera gonbidatzen gaituena. Bere lanak gorputzaren aldeko apustua egiten du, eragile poetiko eta narratibo gisa, artisautza koreografiko zainduarekin eta zehaztasun eszeniko handiarekin.
Sorkuntza: Diego Pazó & Lucía Burguete
Dantzariak: Diego Pazó, Lucía Burguete & Joan Cano [dron]
Jatorrisko testua: Diego Pazó
Aholkularitza artistikoa: Akira Yoshida, Sandra Muñiz, Martxel Rodríguez, Jon López.
Musika: VV.AA. [composición de Diego Pazó]
Irudiak: Bárbara Fernández, David Mendizábal.
Argiztapena eta espazio eszenikoa: Fermín Blanco & Diego Pazó
Laguntza teknikoa: Liberam Technologies
Iraupena: 50 min

